Zortzi koronabirus kasu berri identifikatu dituzte Durangaldean, horietatik hiru Durangon

Anboto 2021ko ira. 22a, 12:35

8 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: 3 Durangon, 2 Zornotzan, eta bana Berrizen, Elorrion eta Zaldibarren. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  6815 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 130 positiboak izan ziren: 26 Araban, 63 Bizkaian eta 40 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 1, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 26 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 49 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!