Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak LABI batzordeak harturiko erabakien berri eman du. Bihartik aurrera moldaketak egingo dituzte ostalaritzari eta merkataritzari loturiko araudietan. Honako neurri hauek sartuko dira indarrean.
Tabernak eta jatetxeak
- Ordutegi muga: 03:00rak arte zabalik egon ahalko dira.
- Lokalen edukiera %75era zabalduko da.
- Barran ezingo da kontsumitu. Ezta zutik ere.
- Barrualdean, zortzi laguneko taldeak baino ezingo dira batera egon.
- Kanpoaldean, hamabi laguneko taldeak egoteko aukera izango da.
Diskotekak, dantzalekuak
- Ordutegi muga: 03:00rak arte zabalik egon ahalko dira.
- Lokalen edukiera %50era zabalduko da.
- Dantzalekuak erabili ahalko dira, betiere, maskara ipinita.
Txokoak, elkarte gastronomikoak
- Ostalaritzari esleitutako araudi berdintsuak jarraitu beharko dituzte.
Gazte lokalak
- 16 eta 29 urte bitarteko gazteen lokalak berriro zabaldu ahalko dira, txertaketa %85eko mugatik igarotzen denean.
Ostalari