Mankomunitateak adierazi du gizarte zerbitzuak koordinatzeaz arduratuko den beharginari eskerrak 2021-2024 Plan Estrategikoan jasotako konpromisoei eutsiko diela, eskualdeko pertsonen premiei kalitatezko zerbitzu publikoak emanez. "Helburu nagusia, une honetan dauden gizarte-zerbitzuak indartzea eta hobetzea da, eta baita Durangaldean oraindik garatu gabe dauden gizarte-zerbitzuen zorroan aurreikusitako zerbitzuak garatzea ere; besteak beste, adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzua eta kolektibo ahulenentzako ostatu-zerbitzuak", jakinarazi dute Mankomunitateko iturriek.
Gizarte zerbitzuen egoitza Durangoko Galtzareta kaleko etxean dago. Azkenaldian irisgarritasuna hobetzeko, espazioa berrantolatzeko eta koordinatzaile berriarentzako bulego bat prestatzeko lanak egin dituzte bertan.