8 koronabirus kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Anboto 2021ko ira. 14a, 12:33

Durangaldean 8 kasu positibo berri identifikatu zituzten atzo: 3 Durangon, 2 Berrizen eta bana Abadiñon, Atxondon eta Zornotzan. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6289 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 218 positiboak izan ziren: 21 Araban, 100 Bizkaian eta 89 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 8, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 31 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 54 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!