Mankomunitateak kale zurrutaren ondorioak prebenitzeari buruzko jarduerak antolatuko ditu

Anboto 2021ko ira. 14a, 12:13

Oraingoz datarik eta lekurik jakinarazi ez duen arren, Mankomunitateak aurreratu du hiru saio egingo dituela hemendik eta urtea amaitu bitartean. "Gazteak biltzen diren guneetan" egingo dituzte saioak, "udalekin adostuko diren egun eta orduetan". 

Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak hiru jarduera egingo ditu hemendik urtea amaitu arte, "alkoholaren kontsumoaren inguruan sentsibilizatzeko, arriskuak murrizten lan egiteko eta kale zurrutak dituen ondorio negatiboak prebenitzeko". Horretarako "arreta berezia" ipiniko dute "ingurunea eta pertsonak errespetatuko dituen aisialdi osasungarrian". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!