16 positibo berri identifikatu dituzte asteburuan Durangaldean

Anboto 2021ko ira. 13a, 12:39

Barikutik domekara bitartean 16 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: bosna Durangon eta Zornotzan, 2 Elorrion eta bana Abadiñon, Berrizen, Iurretan eta Mallabian. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  3668 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 119 positiboak izan ziren: 17 Araban, 61 Bizkaian eta 40 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 1, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 26 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 57 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!