6 koronabirus kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Anboto 2021ko ira. 10a, 12:41

Durangaldean 6 kasu positibo berri identifikatu zituzten atzo: bina Durangon eta Zornotzan eta bana Abadiñon eta Mallabian. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4318 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 221 positiboak izan ziren: 28 Araban, 124 Bizkaian eta 67 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 2, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 27 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 58 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!