'Jantzari' Filmin plataforman dago ikusgai gaurtik aurrera

Aritz Maldonado 2021ko ira. 10a, 10:00

'Jantzari' dokumentala ibilbide oparoa egiten dabil. Iaz Iurretan estreinatu eta gero, Euskal Herriko 27 aretotan proiektatu dute. Hurrengo emanaldiak Beran eta Zumarragan izango dira. Filmineko lotura.

Gaurtik aurrera, Filmin plataforman ere izango da. "Oso pozik gaude dokumentala izaten ari den zabalkundeagaz. Euskal Herri osoko aretoetatik eskaintzak heldu zaizkigu. Hainbat elkarte eta eragileren artean gai honen inguruan interesa dagoela sumatu dugu", azaldu du Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendariak.

Bestalde, dokumentalak Bilboko Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso zuen.

Tradizioaren bilakaera
Dantza tradizionalean aldaketa handiak gertatu dira azken urteetan, generoaren ikuspuntutik. Jantzari dokumentalak garapen horren testigantza zuzena jasotzen du. Iurretako dantza taldearen kasua lantzeaz gainera, Durangaldeko taldeena ere jasotzen du. Dantzaren eta tradizioaren inguruan adituak diren hainbat lagunen gogoetak jasotzen ditu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!