Gauez Santa Ana plazako arkupea eta Andra Mariko elizpea ixtea erabaki du Durangoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 9a, 16:29

Eguen, bariku eta zapatu gauetan itxiko dituzte Andra Mariko elizpea eta Santa Ana plazako arkupea. 

Durangoko Udalak bando baten bitartez herritarrei jakinarazi dienez, eguen, bariku eta zapatu gauetan  Andra Mariko elizpea eta Santa Ana plazako arkupea ixtea erabaki dute; 23:00etatik 06:00etara. Bandoan azaldu dutenez,  osasun egoera, zarata eta herritarren arteko bizikidetza-arazoegatik hartu dute erabakia. Baita jende gehiegi pilatzen ari delako. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!