10 koronabirus kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Anboto 2021ko ira. 8a, 12:33

Durangaldean 10 kasu positibo berri identifikatu zituzten atzo: hiruna Durangon eta Zornotzan eta bana Abadiñon, Atxondon, Berrizen eta Iurretan. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  6498 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 273 positiboak izan ziren: 40 Araban, 130 Bizkaian eta 99 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 4, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 48 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 60 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!