Mugarra Triatloi Taldeko Artiñano, Miota eta Barrutia irabazle Zumaiako triatloian

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 5a, 14:00

Atzo arratsaldean Zumaiako Triatloia jokatu zen. Bertan eskualdeko hainbat triatleta izan ziren. 

Gazte mailetan Mugarra Triatloi taldeko kirolariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten, eta hiru garaipen lortuta itzuli ziren eskualdera. Uxue Artiñanok garaipena lortu zuen kadete mailan eta Paule Miotak juniorretan.

23 urtez azpiko mailan, berriz, Mugarra Triatloi Taldeko Telmo Barrutiak lortu zuen garaipena. Barrutiak gainera, maila absolutan 10. postua lortu zuen. Honen aurretik sailkatu zen Gorka Bizkarra mañariarra. Dida taldeko triatleta seigarrena izan zen helmugan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!