17 koronabirus kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Anboto 2021ko ira. 3a, 12:43

Durangaldean17 kasu positibo berri identifikatu zituzten atzo: 9 Durangon, 4 Zornotzan, 2 Berrizen eta bana Atxondon eta Elorrion. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  5.668 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 346 positiboak izan ziren: 37 Araban, 191 Bizkaian eta 112 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 6, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 40 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 71 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!