Zazpi urte pasatu dira ANBOTOk bere irakurleen argazkilari senari bide eman eta udako argazki lehiaketa antolatzen hasi zenetik. Aurten ere, arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak udako argazki lehiaketara: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena.
Udako argazki lehiaketan parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunean ipini beharko dituzte argazkiak. Parte hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, kategoria bakoitzeko bi, eta aurretik beste lehiaketetan saritu bakoak izan beharko dira. Argazkiok irailaren 19a baino lehenago igo beharko dira. Sariei dagokienez, lau sari izango dira, kategoria bakoitzean bi. Eskualdeko argazkirik onenak smartbox bat irabaziko du, eta eskualdetik kanpokoak tableta. Bestalde, publikoaren sari bi ere egongo dira: Garai landetxean egonaldia eta Errigorako otzara.