Laguntzokin, Mankomunitateak interes sozialeko elkarteak eta proiektuak lagunduko ditu, eta Diru-Laguntzen Plan Estrategikoan onetsitako bost ildo nagusiak bultzatuko ditu modu horretan. 30.000 euro bideratuko ditu adimen urritasuna duten pertsonak gizarteratzeko, 20.000 egoera eskasean dauden herrietan garapenerako lankidetza jarduerak sustatzeko, 42.000 kirola sustatzeko eta 8.000 euro eskualdeko gizarte, kultura, lan eta ekonomian euskararen erabilera bultzatzeko. Eskariak egiteko bide telematikoak erabili behar dira. Mankomuniateko egoitza elektronikora jo daiteke, adibidez.