15 positibo berri identifikatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko abu. 31a, 12:33

Atzo 15 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: bosna Durangon eta Zornotzan, 2 Zaldibarren eta bana Abadiñon, Iurretan eta Otxandion. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6570 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 349 positiboak izan ziren: 35 Araban, 206 Bizkaian eta 105 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 3, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 31 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 72 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!