Eguaztenetik aurrera merkataritzako eta kultur saioetako edukiera %60ra handitzea erabaki du LABIk

Maialen Zuazubiskar 2021ko abu. 30a, 11:54

Ostalaritzako edukierak bere horretan jarraituko du, %50ean. Dena den jatetxe eta tabernetan mahaiaren bueltan bildu daitekeen jende kopurua igo egin dute sei pertsonatik zortzi pertsonara. 

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak prentsaurrekoa eman dute eta bertan koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko neurri berriak jakinarazi dituzte. Labik proposaturiko neurriak irailaren 1ean sartuko dira indarrean: 

  • Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztientzat, muga espezifiko bat aplikatzen den kasuetan izan ezik. Muga ezartzen den edozein motatako esparruetan gehienez 600 pertsona bildu ahalko dira barnealdeetan eta 800 pertsona kanpoan. 600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeetan 800 pertsonako maximoa izango da, eta kanpoan 1.200 pertsonakoa. Eta 5000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da ehuneko 30 baino handiagoa izan.
  • Ostalaritza eta jatetxeetan, edukiera %50ekoa izango da;Zerbitzua, barnealdeetan zein terrazetan, denean gehienez zortzi lagun batu daitezke mahaiaren inguruan, bizikideen kasuan izan ezik. Bestalde, barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eusten zaio.
  • Ostalariek, komertzioek eta ekitaldi kulturalek 01:00etan zarratu beharko dituzte ateak.
  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea pertsonen arteko gutxieneko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa denean.

"Euskadik gune gorritik kanpo jarraitzen du, eta aste erabakigarrietan gaude. Beraz mantendu ditzagun prebentzio neurriak", adierazi du Gotzone Sagarduik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!