Azken orduetan 13 koronabirus kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Anboto 2021ko abu. 27a, 12:35

Durangaldean 13 kasu positibo berri identifikatu zituzten atzo. 4 Elorrion, hiruna Durangon eta Zornotzan, 2 Abadiñon eta bat Berrizen.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  5.927 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 515 positiboak izan ziren: 66 Araban, 266 Bizkaian eta 174 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 9, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 42 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 72 pertsona daude momentu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!