Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.246 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 505 positiboak izan ziren: 60 Araban, 260 Bizkaian eta 178 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 7, EAEtik kanpokoak dira.
Ospitaleetan, ostera, 50 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 79 pertsona daude momentu honetan.