Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.268 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 702 positiboak izan ziren: 119 Araban, 414 Bizkaian eta 153 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 16, EAEtik kanpokoak dira.
Ospitaleetan, ostera, 34 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 78 pertsona daude momentu honetan.