21 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretako zazpi Durangon

Anboto 2021ko abu. 18a, 12:51

21 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: zazpi Durangon, sei Zornotzan, bina Elorrion, Berrizen eta Abadiñon, eta bana Atxondon eta Iurretan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan  7.361 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 748 positiboak izan ziren: 152 Araban, 374 Bizkaian eta 207 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 15, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 50 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 75 pertsona daude momentu honetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!