15 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretako zortzi Zornotzan

Anboto 2021ko abu. 17a, 12:46

15 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: zortzi Zornotzan, bina Durangon eta Berrizen, eta bana Elorrion, Abadiñon eta Atxondon. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.826 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 641 positiboak izan ziren: 104 Araban, 330 Bizkaian eta 186 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 21, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 49 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 73 pertsona daude momentu honetan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!