Durangaldean 36 positibo detektatu dituzte asteburuan

Anboto 2021ko abu. 16a, 13:04

36 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 14 Durangon izan dira eta 13 Zornotzan.

EAEn, 16.591 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin dira joan zen barikutik domekara, eta horietatik 1.881 positiboak izan ziren: 1.021 Bizkaian, 322 Araban eta 490 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 28, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 34 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 72 pertsona daude momentu honetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!