17 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 6 Zornotzan eta 5 Durangon

Anboto 2021ko abu. 13a, 12:30

17 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: horietatik 6 Zornotzan, 5 Durangon, 3 Atxondon, 2 Elorrion eta 1 Iurretan. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.369 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 891 positiboak izan ziren: 182 Araban, 466 Bizkaian eta 220 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 23, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 47 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 62 pertsona daude momentu honetan. 

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!