60 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, horietatik 22 Zornotzan eta 21 Durangon

Anboto 2021ko abu. 9a, 12:30

60 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 22 Zornotzan, 21 Durangon, 4 Elorrion, hiruna Berrizen eta Iurretan, bina Abadiñon eta Atxondon eta bana Mallabian, Mañarian eta Zaldibarren.

EAEn, 5323 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 582 positiboak izan ziren: 313 Bizkaian, 78 Araban eta 172 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 19, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 30 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 66 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!