Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 8.276 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1.048 positiboak izan ziren: 108 Araban, 591 Bizkaian eta 327 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 22, EAEtik kanpokoak dira.
Ospitaleetan, ostera, 54 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 66 pertsona daude momentu honetan.