Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 9.424 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1.086 positiboak izan ziren: 154 Araban, 589 Bizkaian eta 321 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 22, EAEtik kanpokoak dira.
Ospitaleetan, ostera, 72 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 61 pertsona daude momentu honetan. Osasun Sailaren datuen arabera, uztailaren 26tik abuztuaren 1era bitartean hamalau lagun hil dira koronabirusagaz.
Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri: