115 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko abu. 2a, 12:27

115 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean barikutik domekara bitartean. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.280 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin zituzten atzo, eta horietatik 767 positboak izan dira. 

Ospitaleetan, ostera, 33 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 60 pertsona daude une honetan Covidagaz. 

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!