61 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko uzt. 29a, 12:10

61 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: horietatik 28 Durangon, 8 Elorrion, 10 Zornotzan, 6 Abadiñon, 3 Berrizen, 2 Iuretan eta bana Atxondon, Izurtzan, Mañarian eta Zaldibarren. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11.409 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1.576 positiboak izan ziren: 157 Araban, 923 Bizkaian eta 464 Gipuzkoan. Gainontzekoak, EAEtik kanpokoak ziren. 

Ospitaleetan, ostera, 43 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 60 pertsona daude momentu honetan. 

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri: 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!