Oihana Azkorbebeitia bosgarren eta Aitor Ajuria hogeigarren Skayrace Comapedrosa mendi lasterketan, Andorran

Anboto 2021ko uzt. 25a, 16:08

Mendi lasterketen Munduko Kopako laugarren proba puntuagarria jokatu da gaur Andorran, Arinsal herrian: Merrell Skyrace Comapedrosa. Durangaldeko korrikalari bik parte hartu dute, Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak eta Aitor Ajuria otxandiarrak. 

23 kilometoko lasterketa izan da eta bertan Andorrako mendirik garaiena igo dute: Comapedrosa (2942 metro). Korrikalarien artean izan dira, hain zuzen ere, Oihana Azkorbenbeitia abadiñarra eta Aitor Ajuria otxandiarra. Ajuria hogeigarren sailkatu da mutiletan (3.18.26) eta Azkorbebeitia bosgarren nesketan (3.49.40).

Denisa Dragomir errumaniarrak (3.32.03) irabazi du nesketan, Iris Pessey frantsesak (3.43.11) egin du bigarren, eta Lina El Kott suediarrak (3.45.00) hirugarren. Mutiletan, Christian Mathys suitzarra (2.52.40) helmugaratu da lehenengo, Leonard Mitrica errumaniarra (2.57.54) bigarren, eta Daniel Antonioli italiarra (3.01.51) hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!