62 positibo detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 25 Durangon eta 16 Zornotzan

Anboto 2021ko uzt. 23a, 12:39

62 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 25 Durangon, 16 Zornotzan, 9 Elorrion, 5 Abadiñon, 3 Berrizen eta bina Atxondon eta Mallabian. 

EAEn, 12.586 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1769 positiboak izan ziren: 966 Bizkaian, 197 Araban eta 564 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 42, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 47 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 50 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!