Martxan da ANBOTOk antolatzen duen udako argazki lehiaketa

Anboto 2021ko abu. 5a, 14:08

Zazpi urte pasatu dira ANBOTOk irakurleen argazkilari senari bide eman eta udako argazki lehiaketa antolatzen hasi zenetik. Aurten ere, arlo bitan aurkeztu ahal izango dira argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko onena.

Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, kategoria bakoitzeko bi, eta aurretik beste lehiaketetan saritu bakoak izan beharko dira.

Argazkiak irailaren 19a baino lehen ipini beharko dira ANBOTOren webgunean (www.anboto.org).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!