109 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, horietatik 40 Durangon

Anboto 2021ko uzt. 19a, 14:01

109 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 40 Durangon, 24 Zornotzan, 14 Elorrion, 7 Otxandion, seina Abadiñon, Iurretan eta Mañarian, 4 Berrizen eta 2 Mallabian. 

EAEn, 7927 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1100 positiboak izan ziren: 479 Bizkaian, 112 Araban eta 398 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 21, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 36 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 42 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!