[BIDEOA]: Oihana Azkorbebeitia hamaikagarren DoloMyths Run mendi lasterketan, Italian

Anboto 2021ko uzt. 18a, 17:44

Golden Trail Series-eko hirugarren lasterketa jokatu da gaur Canazei herrian, Italian. Europako mendiko lasterketen artean klasikoenetarikoa da. 22 kilometroko proba da eta 800 bat korrikalarik parte hartu dute, 60 bat herrialdetakoak. Horien artean izan dira Durangoko David García 'Txiki' eta Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia

Durangarrak Dolomita inguruetan oporretan dagoela aprobetxatuta parte hartu du eta gozatzea izan du helburu, lehia alde batera utzita. Azkorbebeitia hamaikagarren sailkatu da nesketan. Mutiletan Stian Angermund norvegiarrak irabazi du, marokoar jatorriko Elhousine Elazzaoui suitzarrak egin du bigarren eta Joey Jadorn suitzarrak hirugarren. Nesketan Judith Wylder nagusitu da, oraintsu munduko txapeldun izandako Marcela Vasinova txekiarra sailkatu da bigarren, eta Karina Carsolio mexikarra hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!