19 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 5 Durangon

Anboto 2021ko uzt. 8a, 12:35

19 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean: horietatik 5 Durangon, 4 Zornotzan, hiruna Berrizen eta Zaldibarren, 2 Iurretan eta bana Elorrion eta Garain. 

EAEn,9260  proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 649 positiboak izan ziren: 294 Bizkaian, 62 Araban eta 260 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 33, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 18 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 25 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!