Eder Atutxa iurretarra eta Aitor Romero garaitarra Espainiako txapeldun, kickboxingean

Anboto 2021ko uzt. 6a, 10:28
Eder Atutxa eta Aitor Romero irabazitako dominekin.

Euskadiko kickboxing selekzioarekin aritu dira, Guadalajaran.

Euskadiko selekzioak 19 domina irabazi ditu Azuqueca de Henares herrian (Guadalajara, Gaztela-Mantxa) lehiatu den Espainiako kickboxing txapelketan: urrezko zazpi domina, zilarrezko lau eta brontzezko zortzi. Urrezko dominetatik hiru eskualdeko borrokalariek lortu dituzte: Eder Atutxa iurretarrak light-contact eta kicklight modalitateetan —94 kiloz azpiko maila— eta Aitor Romero garaitarrak kicklight-ean, 89 kiloz azpiko mailan. Kirolari biak Elorrioko Indar Xsport Arte Martzial eta Kirol eskolako eta Durangoko Team Laureano lehiaketa taldeko kideak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!