#0km

"Eguraldi beroarekin jendeak gustora hartu ditu salmorejoa eta gazpatxoa”

Rober Barquín (Durango, 1980) Saltsan katering enpresako behargina da. Produktuen lehenengo egunean parte hartu du, erosketak merkatuan egin dituzten herritarrei salmorejoa eta gazpatxoa zerbitzatuta.

Zelan joan da Produktuen lehen eguna?
Ondo. Jendeak ez zuen egitasmoa ezagutzen. Dendariek txartelak banatu dituzte erosleen artean eta jendea animatu da dastaketa egitera. Zerbait berria antolatzen den aldiro jendeari interesa pizten zaio. Galdetzen du, etortzen zaizu, probatzen du. Emaitzagaz gustora gaude.

Salmorejoa eta gazpatxoa elikagai andaluziarrak dira, baina badirudi hemen ere badituela jarraitzaileak.

Bai. Oraindik ez gaude ohituta, baina zapatuko eguraldi beroarekin jendeak gustora hartu zituen bi zopak.

Zopa biek tomatea eta pepinoa dute oinarri. Nondik eskuratu dituzue produktuok?
Bada, gure alboko baserrietatik. Azken finean, honen guztiaren helburua da erosketak herrian egitea eta produktuak baserritarrei erostea. Halantxik egin dugu guk ere.

Erlazionatuak

Durangaldeko baserritarrek pozik hartu dituzte produktuak banatzeko egunak merkatu plazan

Durango

Zapatuan Produktuen Egunen lehen jardunaldia egin zuten Durangoko baserritarren merkatuan. Bezeroek gazpatxoa eta salmorejoa dastatzeko auk...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.