Durangaldean 59 positibo kasu egon dira asteburuan, euretako 25 Durangon eta 18 Berrizen

Anboto 2021ko uzt. 5a, 13:10

Joan zen barikutik domekara 59 positibo kasu atzeman dituzte eskualdean. Datuak honako hauek dira, herriz herri: Durangon 25, Berrizen 18, Zornotzan 5, Mallabian 3, Iurretan, Elorrion eta Abadiñon bina, Atxondon 1, Zaldibarren 1.

EAEn, 19.053  proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin zituzten barikutik domekara eta horietatik 1.216 positiboak izan ziren: 527 Bizkaian, 120 Araban eta 543 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 26, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 9 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 36 pertsona daude momentu honetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!