19 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 9 Durangon

Anboto 2021ko uzt. 1a, 12:34

19 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 9 Durangon, hiruna Abadiñon eta Berrizen, bina Mallabian eta Zornotzan eta bana Garai eta Iurretan. 

EAEn, 7516  proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 388 positiboak izan ziren: 178 Bizkaian, 37 Araban eta 165 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 8, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 20 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 32 pertsona daude momentu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!