[BIDEOA]: Platerueneko proiektu berria kudeatzeko 'Lantegi eta erakusleiho' proposamena aurkeztu dute

Joseba Derteano 2021ko uzt. 1a, 10:39

Plateruena ta gero zer? dinamikaren ondorioekin osaturiko kudeaketa proiektua aurkeztu dute asteon. Plateruena: lantegi eta erakusleiho izeneko txostenak Plateruenaren itxierak utziriko hutsunea eta Durangoko beharrizanak betetzeko helburua du.

Lau ardatz dituen proiektua da. Alde batetik, Plateruenak "kultur sorkuntzaren prozesu osoa garatzeko espazioa" izan behar duela azaldu zuten atzo Platerueneko kanpoaldean eginiko aurkezpenean. "Honela, kultur transmisio horizontala sustatu gura dugu".

Hizkuntzari dagokionez, ekintzak programatzerakoan nahiz sortzerakoan euskara "lehenestea" da beste ardatzetariko bat. Horrez gainera, Durangoko kultur ekosistema "elikatu" eta kultur eragileen sarea osatzea "beharrezkotzat" jotzen dute, kultur egitasmo eta erakundeen arteko "elkarlana koordinatzeko eta sustatzeko". Azkenik, Plateruenak "herritarrak inplikatzeko mekanismoak" behar dituela azaldu dute, "herritar guztientzako zerbitzua eskaintzeko".

Ondorio hauek 2020ko urrian Plateruena ta gero zer? dinamika martxan ipini ostean abiaturiko harreman bira eta parte hartze prozesutik datoz. 22 elkarte eta erankundegaz eta kultur arloko 34 lagunekin batu dira aurrez aurre iritziak partekatzeko, eta, horrez gainera, lau saio ireki egin dituzte; saio horietan 82 lagunek parte hartu dute. Durangotik kanpoko esperientziak eta antzeko proiektuak ezagutzen ere egon dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!