Alonsok eta Ziortza Isasi elorriarrak (Eneicat) borroka estua mantendu zuten kilometro askotan. Azkenean, esprintean erabaki zen irabazlea.
Alonsok 2018an debutatu zuen profesionaletan, Bizkaia-Durangogaz. Denboraldi bi osatu eta gero, Cronos Casa Dorada taldean aritu zen iaz, eta emaitza onak lortu zituen. 22 urteko gaztea BizkaiaDurangora bueltatu da aurten.
Garaipena Portugalen
Alonsoren garaipenari hiru egun lehenago Daniela Camposek lorturikoa gehitu behar zaio. Campos Portugalgo erlojupeko txapelketan nagusitu zen.