13 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 8 Durangon

Anboto 2021ko eka. 30a, 12:36

13 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 8 Durangon, bina Berrizen eta Elorrion eta bat Izurtzan. 

EAEn, 7262  proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 303 positiboak izan ziren: 142 Bizkaian, 26 Araban eta 132 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 3, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 17 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 33 pertsona daude momentu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!