8 positibo berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko eka. 29a, 12:36

8 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik  5 Durangon, 2 Zornotzan eta 1 Berrizen.

EAEn, 6.676 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 217 positiboak izan ziren: 83 Bizkaian, 22 Araban eta 63 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 6, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 25 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 32 pertsona daude momentu honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!