EAEn, 5.312 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 217 positiboak izan ziren: 87 Bizkaian, 32 Araban eta 89 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 9, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.
Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 34 pertsona daude momentu honetan, atzo baino bat gutxiago.