11 PCR kasu berri detektatu zituzten atzo Durangaldean, euretatik 6 Durangon

Anboto 2021ko eka. 24a, 12:36

Atzo 11 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean: 6 Durangon, 3 Zornotzan eta bana Berrizen eta Iurretan. 

EAEn, 6786 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 175 positiboak izan ziren: 102 Bizkaian, 18 Araban eta 52 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 3, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 19 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 35 pertsona daude momentu honetan, atzo baino bost gutxiago.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!