Bihartik aurrera tabernek 02:00ak arte zabaldu ahalko dute

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 18a, 18:17

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldia egin du arratsaldean Labik ebatzitako neurriak azaltzeko. 

Lehendakariak jakitera eman duenez gaur hartutako neurriak bihar argitaratuko dira, eta bihar sartuko dira indarrean. Hainbat aldaketa iragarri ditu: 02:00etan itxiko dituzte tabernak bihartik aurrera eta jarduera kulturalen ordutegia ordutegi horretara arte luzatuko da. Gainera, tabernetako mahai bakoitzean 6 laguneko taldeak bildu ahalko dira. Horrez gain, txokoak eta elkarte gastronomikoak ere irekiko dituzte. Bestalde, kirol ekitaldietara ikusleak sartzea ere baimendu dute, beti ere edukiera mugatuarekin. Eta eskola kiroleko lehiaketak ere baimendu dituzte, besteak beste.

Datozen hamabost hogei egunetan berriro neurriak aztertuko dituztela jakitera eman du Lehendakariak, eta orain arte bezala jarraituz gero, orduan ikusiko dutela ea osasun larrialdia bertan behera uzten duten edo ez. "Egoera hobera doa, baina oraindik osasun larrialdian jarraitzen dugu. Horregatik azken ahalegina egin behar dugu", esan du Urkulluk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!