Europako Mendietan hildakoak gogoratu dituzte, istripua gertatu eta 34 urtera

Ekaitz Herrera 2021ko eka. 16a, 10:43

Garaiko eta Elorrioko herritar talde batek Europako Mendietan (Asturias) gertatutako ezbeharra oroitzeko ekitaldian parte hartu du.

Besteak beste, tartean egon dira Euskadiko Erreskate Txakurren Unitateko kideak. Izan ere, Durangalde osoa astindu zuen ezbeharretik 34 urte bete dira egunotan.

1987ko ekainaren 12a. Garaiko eta Elorrioko herritarrek ondo gogoan dute data mingarri hori. Egun hartan eskualdeko zazpi lagun hil ziren Covadongako lakuetatik gertu, han inguruan galdutako ume bat topatzeko erreskate lanetan zebiltzala. Erreskate taldeak helikoptero istripua izan zuen. Bertan  hildakoetatik hiru elorriarrak izan ziren, eta bat garaitarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!