Ainhoa Olasoren 'Hemen bizi da maitasuna' Aukera programarako hautatu dute

Anboto 2021ko eka. 15a, 11:00
@bilbaogazte

(H)emen ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreetako emakumeen elkarteak sustaturiko programa da Aukera, eta aurten du lehenengo edizioa; euskal emakume zinemagileei film labur bat ekoizteko aukera eskaintzeko asmoa du, eta bost aukeratuen artean dago Ainhoa Olaso durangarraren Hemen bizi da maitasuna

Enara Garciagaz batera ondutako proiektua da hau. Lantaldeek gidoigintza, zuzendaritza eta ekoizpen ikastaroak jasoko dituzte, bait genero ikuspegiari buruzko beste ikastaro bat ere. Ikastaroak ekainean eta uztailean zehar jasoko dituzte; Lara Izagirre zine zuzendari zornotzarrak eskainiko du gidoigintza tailerra.

Programa amaitzean, bost proposamen horietako bi aukeratuko dituzte, eta 3.000 euroko Aukera sari bana emango diete, film laburraren ekoizpena laguntzeko. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!