Joan zen zapatuan, kruzero pisuko Euskadiko txapelduna erabakitzeko borrokaldia izan zen Gasteizko Judimendi kiroldegian eta Ibai Arantzamendi markinarrak irabazi zuen. Arantzamendi boxeo entrenatzailea da Elorrioko eta Durangoko Indar Xsport kirol eta arte martzialen eskolan, eta Team Laureano taldeko kidea da. Elorrion astean behin ematen ditu entrenamenduak eta Durangon astean egun bitan: asteazkenetan eta ostiraletan.
25 urteko boxeolaria 1.90 metro garai da eta 90 kilo ditu. 2019an Bizkaiko boxeo txapelketa irabazi zuen. Arte martzialetan, Espainiako txapeldun geratua da kicklight modalitatean.