23 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, horietatik 17 Zornotzan

Anboto 2021ko eka. 14a, 12:42

23 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik  17 Zornotzan, 3 Durangon, 2 Atxondon eta bat Otxandion. 

EAEn, 4728 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 125 positiboak izan ziren: 54 Bizkaian, 22 Araban eta 47 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 2, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 16 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 60 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!