Langileen Autodefentsa Sarera batzeko deialdia egin dute

Anboto 2021ko eka. 12a, 14:58

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak egin du deialdia. Beharginak deitu dituzte "klase elkartasunean" antolatzera eta gatazka laboralak borrokatzera. 

Egitasmoko kideek jakinarazi dutenez "ohiko sindikalgintzan lantzen ez diren esparruak" landu gura dituzte Autodefentsa Sareagaz. "Kontratu bako langileen kasuak edo afiliaturik ez daudenenak", esate baterako. Bitartekoak ipini gura dituzte "presio sozialaren bidez" eta "instituzioetatik kanpo", "langile klase elkartasunean" oinarritutako tresnak ipintzeko. Sarea Maiatzaren 1ean aurkeztu zuten eta aste gutxi barru asanblada bat egingo dute. 

Bertan izena ematen duten beharginek, "oinarrizko konpromiso bat" hartu beharko dutela jakinarazi dute egitasmoko kideek. "Deialdietan parte hartu eta propaganda lanak" egin beharko ditu, adibidez. Interesatek DurangaldekoAutodefentsaSarea@gmail.com helbidera edo 747425423 WhatsApp zenbakira jo dezakete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!